AZALPENA
Bostgarren urtez, Hip-Hop eguna antolatu genuen Hernanin. Aurreko edizioen ildoari jarraitu zion honek ere eta egitaraua ere antzera joan zen, goizean tailerrak eta arrtsaldean erakustaldiekin.
Argazkiak faltan botatzen ditugu. Badakizue, beraz...

Kartelaren egilea: Mik Dirty Vinyl.
-----
PRENTSARA INFO HAU BIDALI GENUEN
Kaixo guztioi! Zer moduz?
Larunbatean Hernanin ospatuko dugun Hip-Hop egunaren bostgarren edizioa aurkeztera gatoz. Hasieratik Hip-Hop egunaren helburua guztion ahotan dagoen hitz horren atzean dagoen mundua ezagutaraztea izan da eta horretarako egun osoko ekitaldia antolatzen dugu. Eguna bitan banatzen dugu; goizean tailerrak egiten ditugu, Hip-Hoparen barruan dauden adar desberdinetan adituak direnek eskainitakoak, nahi duenak teoria eta praktika ikasi dezan eta arratsaldean berriz goizean ikasitakoa praktikan jartzen dugu erakustaldien bitartez. Goizeko tailerrak break dantza eta scratch-ari eskainita egongo dira bereziki eta hauekin batera egun osoan zehar graffitiak margotzeko aukera egongo da. Arratsaldean berriz, scratch erakustaldia, rap eta reggae sesioak eta abeslarien tartea (euskaraz ari diren rap abeslariak izango ditugu). Abeslariekin tartekatuta berriz break dantza erakustaldia Euskal Herriko txoko desberdinetatik iritsitako break dantzariekin.
Laburbilduz:
ZER: HERNANIKO 5. HIP-HOP EGUNA
Egitaraua:
11:00-14:00
Break dantza eta scratch tailerrak
16:00-17:00
Rap eta reggae saioak
17:00-19:00
Musika, rap abeslarien tartea eta break dantza erakustaldia
NOIZ: Ekainaren 13a, larunbata.

------
PRENTSAN HORRELA AZALDU ZEN:
DV
HERNANI
Talleres y actuaciones, mañana en la quinta edición del Hip Hop Eguna
El evento cultural desarrollará las actividades que han sido programadas en los Tilos durante todo el día. Con mal tiempo será en Biteri Kultur Etxea.
GISELA CRESPO
| HERNANI.
Una de las actividades celebradas el año pasado en el Hip hop Eguna. que mañana vuelve a la localidad. /GISELA
DV. Mañana se celebrará en Hernani la quinta edición del Hip Hop Eguna en el paseo Ezkiaga de los Tilos. Con mal tiempo la iniciativa se trasladaría hasta la casa de cultura Biteri. Desde el principio, el objetivo de esta iniciativa ha sido dar a conocer el mundo del hip hop y para ello se ha trabajado en un evento que tendrá lugar durante toda la jornada.
Habrá talleres por la mañana a cargo de expertos en las diferentes ramas del hip hop, para que así cualquiera pueda aprender la teoría y la práctica. Ya entrada la tarde se podrá poner en práctica lo aprendido a la mañana con una demostración.
Los talleres a desarrollar por la mañana serán de break dance y scratch y junto a ellos habrá la posibilidad de pintar graffities durante todo el día. Por la tarde, por otro lado, habrá demostración de scratch, sesiones de rap y reggae así como actuaciones de cantantes, entre los cuales habrá quien se anime con el euskera. Entre sesión y sesión se realizarán demostraciones de break dance en los Tilos a cargo de artistas llegados de todos los rincones de Euskal Herria.
Horarios
Cada vez es más la gente que se siente atraída por la cultura del hip hop, un movimiento surgido en Estados Unidos en la década de los 80. Es una forma de expresión que se sirve de varias corrientes como pueden ser el rap, el break dance o los graffities.
Por la mañana se desarrollarán talleres para conocer en profundidad el hip hop. De 11.00 a 14.00 habrá talleres de graffities, donde la gente podrá conocer y practicar junto con un monitor. Se pondrán a disposición colores, spray y paneles. Además, talleres de scratch y dj. Se pinchará y se mezclará música con dos platos technics y una mesa de mezclas. Los monitores serán Esne Beltza, Fermín Muguruza y DZ del colectivo Selektah. También habrá taller de break dance, donde se trabajarán las técnicas propias de esta corriente a cargo Marta Diego.
A las 14.30 se celebrará una comida en los Tilos y después graffities. A las 17.00 festival de Dz y más tarde espacio para cantantes jóvenes. A las 18.00, música de Aritz Sound System y Dz, con espectacular demostración de break dance incluido.

KRONIKA
Hip Hop doinuak, dantza eta graffitiak nagusi bihar Tilosetan
Goizean, 11:00etatik aurrera, tailerrak izango dira: graffiti tailerra, scratch eta DJ tailerra eta break dantza tailerra. Bazkalondorenean, emanaldiak izango dira.
2009/06/12 - Ostirala
BOSGARREN urtez Hip Hop Eguna antolatu dute, biharko. Asmoa dute Hip Hoparen mundua ezagutarazi eta inguru honetan dabiltzan Hip Hop zaletuak elkartu eta egun atsegina pasatzea.
Egun osoko plana
Goiz partean Hip Hop kulturarekin zer ikusia duten arlo ezberdinetako tailerrak izango dira, Tilosetan, 11:00etatik 14:00etara. Graffiti tailerrean, sprayekin marrazkiak egiteko aukera izango da paneletan, monitore baten laguntzaz. Scratch eta DJ tailerrean, musika jartzeko eta nahasteko aukera izango da. Monitore lanetan ariko da DZ musika jartzailea. Break dance tailerra ere izango da, eta bertan, dantzan aritzeko aukera izango da, lurrean barrena ariketa ikusgarriak eginez. Eguerdian Tilosetan bazkalduko dute. Segidan emanaldiak izango dira:?DZ musika jartzen ariko da eta biniloekin scratch erakustaldia egingo du. Bide batez, ondorengo ekitaldia aurkeztuko dute. Arratsaldeko 17:15etan, abeslari gazteen tailerra izango da. Bertan, musika jarri eta horren gainean rapeatzen edo kantari ariko dira hainbat gazte. 18:00etatik aurrera, Aritz Sound System-ek eta DZk jarritako musikarekin break dantza erakustaldia izango da.
Hip Hoparen kultura
Hip Hopa 80ko hamarkadan AEBtako auzo pobreetan sortutako mugimendua da. Ideiak eta sentimenduak adierazteko modua da eta horretako bide ezberdinak erabiltzen dira: musika base batzuen gainean abestea (rapeatzea), sprayekin muralak pintatzea (graffitiak), edo dantzatzea (break dance).
-----------
Graffiti, break dance, scratch, DJ tailerrak eta abar gaur, egun osoan zehar, Hip Hop Egunean
Goizean, batez ere, tailerrak izango dira eta arratsaldean emanaldiak, ikasitakoak erakusteko. Festa Tilosetan izango da eta eguraldi txarra egingo balu, Biteri kultur etxean.
2009/06/13 - Larunbata
hip Hop Eguna ospatuko da gaur Hernanin, bosgarren urtez. Goizean tailer mordoska izango dira, era askotakoak, eta bazkalostean goizean ikasitakoak erakusteko aukera izango da. Jaialdia Tilosetan izango da, goizeko 11:00etatik aurrera (euria egingo balu, Biteri kultur etxean egingo litzateke, arratsaldez bakarrik) .
Goizean ikasi
Goizean era guztietako tailerrak izango dira, dantzan eta kantuan ikasteko. Besteak beste, graffiti tailerra, scratch eta DJ tailerra eta break dance tailerra izango dira. Graffiti tailerrean jendeak graffitiaren teknikak ezagutu eta praktikatzeko aukera izango du. Monitore bat izango da laguntzeko eta beharrezko materiala ere bai: spraiak, panelak eta abar. Scratch eta DJ tailerra Scratch eta DJ tailerrean musika jartzeko, nahasteko eta scratchak egiteko teknikak irakatsiko dituzte. Horretarako beharrezko materiala izango da: bi technics plato, musika nahasteko mahaia, soinu ekipoa eta abar. Eta kategoriko maisua izango da bertan: Esne Beltza, Fermin Muguruza eta Selektah Kolektiboko partaidea den DZ ariko da maisu lanetan.
Break dance tailerra
Break dance tailerrean gorputzaren espresioa musika eta dantzaren bidez lantzeko teknikak irakatsiko dituzte. Horretarako ere ez da materialik faltako: sintasola, soinu ekipoa, musika jarriko duen DJa eta abar.
Bazkaria Tilosetan
Eguerdirako jendea gosetua izango da eta atsedenaldia egingo dute bazkaltzeko. Ondoren graffitiak margotzen jarraituko dute eta musika izango da girotzeko.
Arratsaldean jaialdia
Arratsaldean, goizean ikasitakoak erakusteko aukera izango da. 17:00etan hasita DZren eskutik scratch erakustaldia izango da.
Abeslari gazteen tartea
Antolatzaileen esanetan, asko dira Euskal Herrian rap musikaren bidetik abesten hasi diren gazteak, «gutxi dira ordea, jendearen aurrean eta baldintza egokietan, beraiek konposatutako abestiak aurkezteko dituzten aukerak». Hain zuzen, horiei zuzenduta dago arratsaldeko jaialdia, «gustora aritzeko aukera eman nahi diegu». Jaialdiaren ondoren, Aritz Sound System-en eta DZren musikarekin lagunduta, Break dantzarien erakustaldia izango da.
Hip Hop-a
Hip Hop-a 80garren hamarkadan Amerikako Estatu Batuetako auzo txiroetan sortua da. Ideiak eta sentimenduak adierazteko modu bat da eta horretarako hainbat baliabide ditu: raparen bidez, ahozko espresioa lantzen da, break dantzaren bidez, gorputz espresioa, eta graffitien bidez, ideiak eta sentimenduak irudi bihurtzen dira.